XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xakearen garai modernokearen garai modernoak are gehiago sendoagotuko du posiziozko jokoa eta, noski, lasaiago jokatzen zen garai honetan, hau da, erromantiko garaian egiten ziren nola-halako erasoaldiak baztertuz, egoerak eskatzen duen erasoaldi prestatuei zabalduko zaie bidea.

Geroago, hipermodernoek oraindik lasaiago jokatuko dute mobilizapen-aldi hau; lehen jokaldietatik hasten da posizioko jokoa.

Erdiguneaz jabetu baino nahiago dute hegalaldeko irekigunean bidez kontrolatu.

PARTIDEN AZKENALDIAK GIDATZEKO ZENBAIT AHOLKU.

1 / Peoi tolestatu, isolatu eta blokeatuak ahulak dira: bazter itzazue honelako egoerak.

2 / Peoi pasatuak ahalik azkarren aurreratu behar dira.

3 / Arerioak baino peoi bat edo bi gehiago baduzue, piezak truka itzazue, baina inoiz ez peoirik.

4 / Abantaila baduzue ez itzazue utzi peoi guztiak hegalalde batean.

5 / Peoi guztiak xaketaularen hegalalde batean aurkitzen badira, nahiz eta peoi bat gehiago izan, 99%-tan berdinean geratuko da partida.

6 / Peoien azkenaldiak dira irabazteko azkenaldirik errazenak.

7 / Era berean, kolore desberdinetan kokaturiko Alfilen azkenaldiak dira berdinean geratzeko errazenak.

8 / Erregea garrantzi handiko pieza da.

9 / Ez itzazue peoiak Alfilaren kolore berdinean ezarri.

10 / Peoi blokeatuen egituretan ezik, Alfilak Zaldunak baino indartsuagoak dira.

11 / Bi Alfil, Zalduna eta Alfila baino indartsuago dira.

12 / Peoi libreen blokeatzaile hoberena Erregea da.

13 / Gaztelu bat zazpigarren herrenkan edukitzeak, peoi bat galtzearen kalteordaina suposatzen du.

14 / Gaztelua peoi pasatuaren atzean ezarri behar da.

15 / Piezen mugikortasun eta zentralizapenak oso egokiak dira azkenaldietarako.

16 / Erdiko jokoak ez bezala, azkenaldiek ebaluaketa baino gehiago kalkulu hutsa behar dute.